We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Uhin Galduak

by Diabolo Kiwi

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €9 EUR  or more

     

1.
Adur isuri erraldoiak ate intergalaktikoan, morroi marroiak teilatu berdeen puskatzaile, hire bala bi urdinek ez dine erasoa gelditzen Luzarako bahitu egin nun aireontzi gorrian Esfera hauek ez al ditun ardatzaren satelite? Aspaldi eguzkia ez da etzaten hemen... Giza-aberatsek oraindik lirain jarraitzen dine Baina lur azpitik jalgiko dun iraultza. “Statu quoa mende berriaren hitz gako” ihardetsi daan, “lelo” Itzalaren nostalgiarik ez dun jada, Izan bazela ere ez hiz oroitzen Post-irratiak ez din emititzen eta... Uhin galduen ziliporta gau zuriaren biharamunean
2.
Haurtzaro lasaia, pare bat kokinkeria Ber gisan hasia dugu bidaia espaziala Barearen ostean turbulentziak milaka Ezin kontrolatuz nihauren kokpita “Zer ari hiz? Hago! Kalma hadi!” Denak ari zauzkit oihuka Barkatu ama! Ez gira horrat sartu nahitarat! Depresurizazioaren botoina ezin zapa! Orain pairatu behar zitokinen ortzantza! Odola irakitan, lanjera begipean... Sartu direnak ez omen dira ateratzen. Buru-ipurdiak kaldan, Izarren artean bur-bur... Atera direnak ez omen dira sartzen. Heldu da ortzantza, zitokinen ortzantza!
3.
Koloskopia 02:52
Paretak dardarka Txerbi beldurrez Schwartzy marmarka Papoan kamera Altxorra bildu beharrez Berlingo herr doktorra Heldu dela oihuka Xixarien panika Burrunba beltza Heste barneko kilika Giro likitsa, usain bortitza Errekan xirrixta Ikusiz den lohia, untsa lot musketoia Hau ez da buztina, ze gorotz mozkina! Laxa-laxa-laxatiboa Egun latza ipurtargiontzat! Kolo-kolo-koloskopia Ze kakan sartu giren!
4.
Teoriak 05:42
Gezurra erran daukute... Ontzian gakoturik Kosmosean zokoraturik Jakiterat eraman gituzte Igan ahala dena xabala Urrundu arau, bistakoa da, Zientzialarien tranpa. Amak gezurra xuxurlatu Begiak estali dauzkitzu Belarri biak untsa tapatu Ilusioaren keari eman dako su Zimarkuak eta teoriak faltsutzat hartu dituzu Afasiadunon kontra zintzurra Zuen enfasiaz betea Arrazoin zinuten Lurra xabala da Eta guk ez dugu deus entzun nahi izan Giza-narrastien erresuman gira Itsuki bizi aspaldian Gaurtik argi dut, haien jokoa Panpinak izan gira esku makurretan Orain badakit, ez dut dudarik Egia ez da egia. Egia, murtxikatzen den hexur hura... Hortzen artean, atxiki nahian, mihia ausikitzen dugu ardura Burutik kentzeko ordu da.
5.
Bankarrot! 04:02
Pazientzia galtzear, kea kaskezur gibeletik, Zigarroa itzali eta mahaia jo Metatutako billeteak haizatuaz Marten ezingo du hotelik eraiki, Etsaiak Tharsis ebatsi dako, Zaldi trafikorik ez martzianoen herrian “Amaitu da festa” dado joko zoro Bi eta lau kartzelara Candor Chasma gogoko? Kontsolatzeko Pluton ala Urano utziko? Banketxea zartaraziko duen beldurrez... Galtzaile txarrari ezin egin uko. “Amaitu da festa” dado joko zoro Bost eta sei kartzelara Kasei Valles gogoko? Zer ote? 20 000ko zerga Hipoteka, bi kakahueta azken biera eta etxera...
6.
BZK 02:15
Batzuek paztetx besteek talo, Nik bixkotxa dut nahiago Mmmmm gerezi edo krema? Berdin zaut, badueno burra! Nun aipa han gerta! Horra ene azukre mokorra Bere zaiaren uhainetan igerika Hatsa hartu, sudurra pintxatu Leihoa ideki ausarki Ezpainak busti, eztiki ausiki Musukatu gerezi glossa! Zonbat ortzadar ene buruan! Zonbat gustu, zonbat usain zeruan! Amodio lurrina inguruan, Ez nago lo egiteko moduan Kontra denboren erritmoan Saturnoko eraztunetan dantzan Biharamun lausoa ikusmiran Bixkotx zaleen kluban Betiko iraun dezala DBKren grooveak bezala Txauri leku mugarik ez da! Bixkotx zaleen kluban!
7.
Logale 03:43
Zertan ari da geologoa astroen artean? Izarbelak lagun, unibertsoaren periferian Leher egin behar, grabitatea ezin baitu jasan Schwartzy akitua da, Plantoon Hoteleko atarian Astronauta frustratua Betirako madarikatua Rockero samindua Popologian kokatua Haben Sie ein Zimmer frei ? Hans Zimmer ist nicht da. Dieses Seismogramm ist falsch ! Schwartzy, begira leihotik ze bista duzun Gure aterpetxeak izarren beharrik ez du Ametsetako logela eskaintzen dautzugu Giro onirikoak arranguretaz askatuko zitu Egizu lo, egizu lo, egizu lo Schwartzy egizu lo Lo egizu, lo egizu, lo egizu Schwartzy lo egizu Egizu lo, ama zilo, egizu lo Schwartzy lo egizu Kuluxka goxo bat desiratzen dautxugu Amaren altzoa hainbat argi urtetara duxu…
8.
Ameslariak 04:56
Ez emagaldu ez eta txontxongilo ere, Rachael hezur-mamizko izakia da. Adulterio zale izan gabe, Rickek plazerekin jasta lezake haren haragia. Moralaren etiketak erantzi Etikaren normak erauzi Zortearen algoritmo perfektuak Elkartu ohi ditu ardi galduak Simulakro batean bizi ginela uste zutenek Enpatia eta maitasuna nahasi dituzte, Batak androida andregai, Bestea gertatuko denaren zain.
9.
Gure klikan mila milika Bezpera eroaren bermakea Likorna pixa, ziropa gisa Ze tenore da? Bai! Do you pitilin gris? No, I katalanbrox Ipar Xikorean Errioxako brioxa Piloto automatikoan Pagolateiko dorrera! Birus lanari mus Nik paso Ziek ikus Beroketa funklimatikoa Itzulipurdika lortuko duguna Merexi duzuena

credits

released September 8, 2021

license

all rights reserved

tags

about

Diabolo Kiwi PV, Spain

Diabolo Kiwi laukote baxe-nafartarrak
« Kokinkeriak fini » lan laburra eta
« Uhin Galduak » lehen lan luzea kaleratu dituzte taldea sortu denetik.

__________________


After a first EP "Kokinkeriak fini" out in 2019, Diabolo Kiwi release their new album "Uhin Galduak".
... more

contact / help

Contact Diabolo Kiwi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Diabolo Kiwi, you may also like: